Atzegirekin elkarlanean, hitzordua goizeko 11:30ean izango da Mojategiko errugbi-zelaian.
ARTk errugbi inklusiboaren alde apustu bat egin du denboraldi honetan. Atzegi elkartearekin elkarlanean, eta Julen Barrutia entrenatzailearen agindupean urritasuna duten neska-mutikoek errubia ezagutzeko aukera izango dute.
Lehenengo saioa otsailaren 16an egin zuten. ARTko jokalarien , egungoak eta beteranoak, eta LEKeko lagunen laguntzarekin Atzegiko neska-mutikoek egun ederra igaro zuten errugbia ezagutzen eta egiten.
Bigarren saioa, martxoaren 8rako antolatu dute, goizeko 11:30ean Mojategiko errugbi-zelaian. Izen ematea 943423942 telefonoan egin beharko da, Julenengatik galdetuta.
