Artile bilketa urriaren 23an egingo da Debagoienan

0
383

Testua: Deba-Garaia. Argazkia: Goierriko hitza.

2021eko artile bilketa kanpaina martxan jarriko da Gipuzkoan. Urrian eta azaroan zehar egingo da bilketa, Debagoienan urriaren 23an, larunbata, izango da. Gune desberdinak jarri dira artile bilketa egiteko eta debagoienean EPELEko ZABORTEGIA (Elorregi auzoa z/g) jarri da eta bertara eraman beharko da artilea. Antolakuntzan hiru erakundek hartuko dugu parte: Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek.

Finantzaketaren zati bat GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAk egingo du eta bestea artzainek.
Kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango da, erantsitako koadroaren arabera. Tarifa hauek dirulaguntza aplikatuta daukate.

ARTALDEA KOSTUA (B.E.Z. barne)

Interesdunek 627452397telefonora deitu behar dute. Eman beharreko informazioa honakoa da:


Entregatzeko eguna, ordua eta tokia.


• Artzainak bere izena, deiturak, helbidea eta NAN eman beharko ditu, eta bat etorri beharko du artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Informazio hori beharrezkoa da faktura egiteko. Faktura hau, garrantzi handiko dokumentua bihurtuko da erakundeen aurrean (ikuskapenetan) artilearekin zer egin den adierazteko garaian.

• Artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adieraziko du.

Entrega egiteko unean honela izango da antolaketa:

• Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.

• Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu.

• Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari. Horrek esan nahi du artzainak entrega egin baino lehen ordaindu
beharko duela. Egiaztagiri hori ezean ez da artilerik jasoko. Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe da: KUTXABANK ES98 2095 5029 1110 6295 0166 eta jarri beharreko kontzeptua: IZEN ABIZENAK+ BASERRIA

• Entrega egin ondoren, entrega-leku horretako antolatzaileak faktura bat emango dio.
Egindako proposamenak artzainen ahalegin handiagoa eskatzen duela ulertzen dugu, baina profesional kopuru handia kudeatzeak ere kostu handiak dakartza, eta ahal den neurrian, mugatu behar ditugu. Kontutan izan behar da, artilea jaso ondoren, kamioi berezi batean eraman behar dela Nafarroara (Sandach produktua delako), kargatzeko luma-kamioi bat behar dela, eta, gainera, produktua eramaten den enpresan tasa bat ordaindu behar dela.

ENTREGARAKO GUNEAK eta EGUNAK:

Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, deitu adierazitako telefono zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen