Argazkien gaia “San Juan jaiak Arrasaten” izango da. Argazkiak Arrasateko 2022ko San Juan jaietako egunetan zehar egindakoak izan beharko dira, 2022ko ekainak 17 eta 2022ko ekainak 26 egunen artean, biak barne.
Testua: Artgazki. Portadako argazkia: Benja Ramos.
Izen-ematea doakoa da eta nahi duen pertsona orok parte hartu ahal izango du lehiaketan. Artgazki elkarteko bazkide eta zuzendaritzako kideak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, betiere epaimahaia osatzen ez duten bitartean. Gehienez ere bi argazki bidali ahal izango dira partehartzaile bakoitzeko, lehiaketak@artgazki.org helbidera. Parte hartzeko epea 2022ko ekainak 27a gaueko 22:00etan izango da. Argazkiarekin batera, hurrengo datuak adierazi beharko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa,
telefono zenbakia eta argazki bakoitzaren izenburua.





