Artgazkik San Juan jaietako argazki lehiaketa antolatu du aurten ere

0
397
Anibal Carmona 'Dantza'

Kartela: Artgazki. Argazkia: Anibal Carmona (iazko irabazlea).

Argazkien gaia, aurreko urteetan bezala, Arrasateko San Juan jaiak izango da. Argazkiak 2023ko Arrasateko San Juan jaietan egin beharko dira, ekainaren 17tik ekainaren 26ra bitartean, biak barne.

Izen-ematea doakoa da eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du lehiaketan. Gehienez ere bi argazki bidali ahal izango dira parte hartzaile bakoitzeko, zuri-beltzean edo koloretan, lehiaketa@artgazki.org helbidera. Argazkiarekin batera, honako datu hauek adieraziko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta argazki bakoitzaren izenburua.

Informazio gehiago

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen