Etxean ere argazki politak egin daitezkeelako eta konfinamendu honen ondoren herriko saltokiei berriro bizia ematea garrantzitsua dela uste duteako. Horregatik sari guztiak Ibai-Arteko dendetan trukatzeko erosketa txartelak izango dira.
Testua: Artgazki eta Ibai-Arte.
Artgazki, Arrasateko Argazki Elkarteak, Ibai-Artearekin batera #etxeangeratu argazki lehiaketa antolatu du, etxean ere argazki politak egin daitezkeelako eta konfinamendu honen ondoren gure herriko saltokiei berriro bizia ematea garrantzitsua dela uste dugulako. Horregatik sari guztiak Ibai-Arteko dendetan trukatzeko erosketa txartelak izango dira.
OINARRIAK:
Gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango dira parte-hartzaile bakoitzeko, koloretan edo zuri-beltzean. Kamerarekin edo mugikorrarekin.
Argazkiak etxe barruan edo etxetik kanpora eginda egon beharko dute.
Argazkiek ez dute aldez aurretik argitaratuta egon behar.
Gaia librea da.
Argazkiak Artgazkiren Facebookeko taldera bidali beharko dira, Etxeangeratu albumera.
Azken eguna: apirilaren 12a, 22:00etan.
Sariak honako hauek izango dira:
- saria: 150€ Ibai-Arteko erosketa txarteletan
- saria: 100€ Ibai-Arteko erosketa txarteletan
- saria: 50€ Ibai-Arteko erosketa txarteletan
Gainera, parte-hartzaile guztien artean 50 euroko 4 erosketa txartel zozkatuko dira.
Erosketa txartel guztiak Ibai-Arte elkarteko saltokietan trukatu beharko dira 2020ko uztailaren 1a baino lehen.
Parte-hartzaile berak ezin du sari bat baino gehiago jaso.
Nahi duen orok parte hartu ahal izango du.
Ibai-Arteko eta Artgazkiko kideek osatuko dute epaimahaia, eta haiek ezingo dute, inolaz ere, beraien argazkiari botoa eman.
Sarituen izenak Facebookeko orri berean jakinaraziko dira lehiaketa amaitu eta hurrengo egunetan.
Informazio gehiagorako: Arrasateargazki@gmail.com
Facebookeko orria: ARTgazki – Arrasateko Argazki-Elkartea // Ibai-Arte, Asociación de Comerciantes y Servicios de Arrasate
Instagram orria: ibaiarte