Artgazkik eta Ibai-Artek udazkeneko argazki-lehiaketaren diru-bilketa eman diote AERyOH elkarteari

0
866

Ibai-Arterekin elkarlanean Artgazkik antolatutako Udazkena Euskal Herrian lehiaketaren VI. edizioa amaituta, gaur goizean eman diote argazkien salmentaren diru-bilketa Espainiako Erreakitismo eta Osteomalazia heredatuen Elkarteari (AERyOH). Dirua Alberto Caballerok jaso du, gaixotasun honek jotako haur baten aitak. Bildutako 810 euroak ikerketarako erabiliko dira.


Artgazkiren ‘Udazkena Euskal Herrian’ lehiaketaren VI. edizioa


Irailaren 29tik azaroaren 30era bitartean egin zen argazki lehiaketa. Aurten 180 argazki inguru aurkeztu dira, eta horietatik 27 aukeratu dira. Ibai-Arteko dendetan egon dira ikusgai, 50 x 70 formatuan, eta guztiak saldu dituzte. Argazkiak 30 euroan saldu dira, Ibai-Artek finantzatuta. Aurtengo irabazlea Felix Urrutia izan da, ‘Lizarrusti’ argazkiarekin.


Espainiako Errakitismo eta Osteomalacia Heredatuen Elkarteari

Alberto Caballerok jaso du dirua. Bere seme Markeli hipofosfatemia diagnostikatu zioten hiru urterekin. Gene batek gaixoaren giltzurrunek hezurrak hazteko eta indartzeko behar den fosforoa xurgatzea eragozten du. Markelen kasuan, tratamendu bat garatu da, eta Europar Batasunak onartu egin du. 15 egunean behin jasoko luke txertoa, genea blokeatuko luke, eta hazkunde normala ahalbidetuko luke. Baina badira errakitismoarekin eta oinordetzan jasotako osteomalaziarekin lotutako beste gaixotasun batzuk, oraindik tratamendurik ez dutenak, eta horiek ikertzeko doa bildutako dirua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen