Artgazki, Arrasate Argazki Elkarteak, ate irekien jardunaldia egin du gaur, elkarteak Etxaluzen duen lokalean. Bertaratu direnek lokala bisitatu eta elkarteak egiten duen lana ezagutu dute. Artgazki elkarteak 9 urte beteko ditu urtarrilean, eta orain dela bi urte Etxaluzen du bere lokala.
Urtean zehar, Artgazki elkarteak hainbat argazki lehiaketa antolatzen ditu, hala nola, San Joan jaietakoa edo orain martxan daukana, udazkeneko argazki lehiaketa. Azken lehiaketa honek beti izan du helburu solidario bat, argazkiak saltzetik lortzen duten dirua ASPANOGI edo AERyOH elkarteei emanez.
Argazkigintzako hainbat erakusketa eta ikastaro ere antolatu dituzte. Artgazki herriko beste elkarte batzuekin ere aritzen da elkarlanean, Mondraitz eta Mondran Bike, besteak beste. Urtean zehar ere irteera ezberdinak egiten dituzte argazkiak egiteko.
Gaurko ekitaldian elkartearen aurkezpen bat egin dute eta, ondoren, estudioko erretratu saio bat. Amaitzeko lunch bat egon da.