Artgazkik ‘Arrasate 2020’ erakusketa aurkeztuko du ostiralean Kulturaten

    0
    1450

    Artgazki argazki elkarteak datorren ostiralean, azaroaren 6an, inauguratuko du ‘Arrasate 2020’ erakusketa Kulturaten. Artgazki elkarteko kide den Anibal Carmonak azaldu digunez, “erakusketa Kulturatek proposatu zigun, Jon Garai kultur teknikariaren bitartez, elkartearekin hasi ginenean. Gure buruari galdetu genion ea aurten egin behar genuen, Covid-19k sortutako osasun-egoera dela eta, baina diru-laguntza bagenuen, eta aurrera egitea erabaki genuen.”

    Artgazkiko 20 bazkidek parte hartuko dute erakusketan, eta bakoitzak lau argazki aurkeztuko ditu. Hasiera batean, erakusketaren gaia Arrasate izan behar zen, baina Carmonak azaldu digunez, “Covid-arekin denbora gabe gelditu ginen, baina Arrasate gai nagusia bezala mantentzea erabaki dugu, hala ere,  herriarekin zerikusirik izango ez duten argazki batzuk ere aurkeztuko dira.”

    Carmonak azpimarratu nahi izan duenez “Covidek zailtasunak jarri dizkigun arren, ezin du dena gelditu. Egokitu egin behar izan gara, eta, adibidez, ez da inaugurazio bat egingo, baina beharrezko neurriak hartuta horrelako ekimenak egin daitezke.”

    Erakusketan, argazkiez gozatzeko aukera izateaz gain, klaustroaren erdian jarriko den kamera zaharren erakusketa ere izango da ikusgai. Honekin batera, Artgazkik photocall bat jarriko du, non argazki saio batzuk egingo diren. Carmonak azaldu digunez, saio hauetan parte hartuko dutenen artean Mondravember taldeko kideak izango dira. “Iaz argazki saio bat egin genuen gure lokalean, baina aurten estudioa bertan izango dugula aprobetxatuko dugu argazkiak egiteko. ” Horrez gain, Arrasateko argazki zaharrak eskainiko dituen telebista jarriko dute.

    Erakusketa Kulturateko klaustroan egongo da zabalik azaroaren 6tik 28ra, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen