‘Udazkena Euskal Herrian’ lehiaketak 680 € lortu ditu AERyOH elkartearentzat

0
597

ArtGazkik antolatuta, denera 198 argazki aurkeztu dira, eta irabazlea Felix Urrutia izan da. Gaur egin da sari banaketa, eta bertan ere Espainiako Erreketismo eta Osteomalazia Elkarteko kide batek parte hartu du.

ArtGazki elkarte arrasatearrak aurten ere ‘Udazkena Euskal Herrian’ lehiaketa solidarioa aurrera eraman du.

Denera 72 pertsonak parte hartu dute, guztira 198 argazki aurkeztuz. Horrek esan nahi du antolatzaileek 680 € bideratu dituzte AERyOH elkartera (estatu espainiar mailako Erreketismo eta Osteomalazia Elkartera).

Horrela, elkarte horretako kide batek, Alberto Caballero arrasatearrak diru laguntza sinbolikoki jaso du gaurko ekitaldi irekian.

Aipatu behar da ere txapelketako 30 argazki inguru Arrasateko komertzio batzuetan salgai jarriko direla, Ibai-Arteren laguntzarekin.

Salduko diren argazkiekin lortuko den dirua ere goian aipatutako elkartera zuzenduko du ArtGazkik.

Gaur arratsaldeko Kulturateko sari banaketan hiru argazki onenen argazkilariak saritu jaso dute:

Lehen saria Felix Urrutiarentzat izan da, bigarren saria Iker Aizkorberentzat eta hirugarrena Iurgi Indarentzat. Antolakuntzak bestelako sari batzuk zozkatu ditu. Zorionak sarituei!

Gogoan izan aurki Ibai-Arteko hainbat dendatan erosgai izango dituzula hainbat argazki eder, eta hortik lortuko den dirua AERyOH elkartera zuzenduko dela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen