Arteman Rikardo Arregi Komunikazio Sarien finalean da

0
956

Bailarako enpresa honek “Lur eta Amets” filmaren sustapen kanpainan landutako komunikazio estrategia da finalista. “Oso pozik gaude!” adierazi dute Artemandik.

Argazkia: Arteman.

Azaroaren 26an izango da sari banaketa ekitaldia Andoainen, “Xabier Lete gogoan” lelopean, eta bertan jakingo da zein diren aurtengo saridunak.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak izendatu ditu aurtengo finalistak. Bi sari nagusi emango dira, biak ala biak maila berekoak, bederatzina mila eurokoak:

“Kazetaritza saria” bata, eta “Komunikazio saria” bestea. Bi sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak. Honatx finalistak:

Kazetaritza saria

  • Arantxa Arza eta Felix Zubia, “Osasun Etxea” irratsaioagatik (Euskadi Irratia)
  • Miel Anjel Elustondo, “Tonban ehortzirik” testu sortagatik (Berrian argitaratuak)
  • Albiste Faktoriako lantaldea, 2019ko irailetik 2020ko iraila bitartean egindako saioengatik (Euskadi Irratia)
  • “Koronabirusaren azken datuak” atala egin duen lantaldea (Berriako atala)

Komunikazio saria

  • “Egunean behin” jokoa, CodeSyntaxen eskutik
  • “Ene kantak!” proiektu komunikatiboa, 2019-2020an emandako saltoagatik
  • Arteman, “Lur eta Amets” filmaren komunikazio prozesuagatik
  • Mendiak eta Herriak elkartea eta Et Incarnatus Orkestra, Urmuga proiektuaren spotagatik

Zorte on Arteman!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen