Gaur, ostirala, taldeen aurkezpena egingo dute Seber Altuben.
Arrasate Rugby Taldeko taldeek asteburu honetan ere emango diote hasiera ligari. Kanpanzar ART gizonezkoen senior taldeak Euskal Ligan jokatuko du aurten ere, jaitsiera fasea jokatu arren mailari eutsi ondoren. Lehen partidua bihar, larunbata, arratsaldeko 16:30ean jokatuko dute Mojategin. Aurrez aurre Elorrio RT izango dute, iazko ligako txapelduna.
Bestalde, ATG-E RT emakumezkoen senior taldeak, bigarren urtez Eibarreko jokalariekin taldea osatuko dute Euskal Ligan. Arrasaten emango dio taldeak hasiera ligari. Kasu honetan, Gaztedi hartuko dute igandean, eguerdiko 12:00etan, Mojategin.
Taldeen aurkezpena
Gaur, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, Seber Altube plazan, Arrasate Rugby Taldeak bere talde guztien aurkezpena egingo du. Ez da janari eta edaririk faltako, txosna bat jarriko baitute.
Gainontzeko taldeak
Gainontzeko taldeak ere itzuliko dira lehiara. Hauek dira partiduak:
Irailak 30, larunbata:
- Sub 16: 10:00etan Mojategi zelaian
Ekitermik Arrasate – Elorrio RT vs DRT.
- Sub 18: 11:15etan Mojategi zelaian Cumenor Elorrio-Arrasate vs DRT.
Urriak 1, igandea:
- Errugbi eskola: 10:30etan Plaia Haundin Hondarribin
Bastida Akademia vs Gipuzkoa+Errioxa+Nafarroa+Arabako errugby eskola guztien aurka.