Artean erakusketa inauguratu da gaur Kulturateko klaustroan

0
536

Gaur inauguratu dute Kulturateko klaustroan Artean erakusketa ‘Hamaika Izara’ izenburupean. 11 artistak parte hartu dute aurtengo erakusketan: Helena Azkaragaurizar Jauregi, Amaia Albes Garitano, Miren Barrenetxea Iñarra, Euri Bruña Iturbe, Lexuri Doyague Loiti, Joana Manzisidor Akizu, Amaia Martinez de Arenaza YARZA, Sara Miguelez Garitano, Amaia Santamaria Andres, Maddi Urizar Altuna eta Jone Alaitz Uriarte Iriarte.

Zortzi urte bete ditu Artean erakusketak, Arrasateko emakume artistak elkartzeko xedez sortu zenak, Ekin Emakumeak elkartearen eskutik. Ordutik hiru erakusketa arrakastatsu egin dituzte, hirurak ‘Artean Hamaika emakume artista’ izenpean.

Aurten, berrikuntza gisa, artista guztien artean elkarlanean egindako lan bakarra osatzen du erakusketak. Aurreko urteetan artista bakoitzak bere obra aurkeztu zuen.Inaugurazio ekitaldian Ekiñe Casado Uriarte, Maria Oses Saiz eta Olatz Urkia musikariek ere parte hartu dute, eta aurkezpenerako konposatu duten pieza bat interpretatu dute.


Erakusketa ekainaren 22ra arte bisitatu ahal izango da, baina 18an, arratsaldeko 18:00etan, itxiera ekitaldia egingo da Loramendi gelan. Oraingo honetan, Amaia Urzain Martinez eta Manu Muniategiandikoetxea izango dituzte gonbidatu, eta Jone Uriartek egingo du moderatzaile lana.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen