Arteagara doan bideko asfaltatze lanen bigarren fasea abiatuko da

0
2648

Lanak astezkenean jasiko dira eta obrek iraun bitartean, eguraldia lagun 10 egun inguruko iraupena izango dute, bidea itxita egongo da eta Udalak bide alternatibo bat egokituko du.

Argazkiak eta planoa: Arrasateko Udala.

Garagartza auzoko landa bideak asfaltatzeko lehen faseko lanak amaitu ostean, Udalak bigarren faseari ekingo dio datozen egunetan eta Arteagara doan bidea konpontzeari ekingo dio hurrengo egunetan. Eguraldiak laguntzen badu, asteazkenean hasiko dira lanak Arteagara doan bidean. Obrak iraun bitartean, bidea itxita egongo da.

Udaletik argitu dutenez, «Lanak behar bezala gauzatzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko, Udalak bide alternatiboa egokitu du. Seinaleztapena jarriko da: “Bidea itxita” kartela bide arruntaren beheko aldean kokatuko da, eta Arteaga-ra joateko bide alternatiboan ere beharrezko seinaleak ipiniko dira. Bide hau Adifek egindako pista da, eta behin behinean egokitu du Udalak Arteagara joateko aukera eskaintzeko».

Aurreikuspenen arabera, eta eguraldiak laguntzen badu, lanek 10 egun inguru iraungo dute. «Izan ere, euriarekin, lanak eten egin behar izaten dira. Fase hau amaitutakoan, asfaltatze-planeko hurrengo lanekin jarraituko da: Aragoa kalea».

Aldez aurretik, Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen du, eta gogorarazten du eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen lanean ari direla.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen