‘Artea Kalera’ hitzaldia eta tailerra antolatu dute Gaztexean

0
1372

Kartelak: AGAKO

AGAKOk eta Ekidak ‘Artea Kalera’ izeneko hitzaldia eta tailerra antolatu dute zapatu honetan, maiatzak 10, gaztetxean. Ekimen honen helburua arteak betetzen duen funtzio politikoaren inguruan hausnartzea izango da. Honako egitaraua prestatu dute:

  • 11:00etan: Hitzaldia. Arte plastikoak kultur borrokarako tresna.
  • 12:30etan: Tailerra eta mural margoketa. Agitaziorako euskarri eta teknika berriak.

Gaur, DJ gaua

Bestetik, gaur gauerdian hasita, Itaiak antolatutako DJ gaua izango da Gaztetxean. DJ Enchantix izango da musika jartzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen