Arrasateko Tailaginen Elkartea (ARTE) kultur elkarte bat da, 1982 urtean sortua, zurezko taila landu, sustatu eta zabaltzeko asmorekin. Elkartea abiarazi zuen 3 laguneko talde hura, urtero urtero, handitzen joan da eta gaur egun ARTE elkarteak 50 partaide ditu. Elkarte honetako ateak irekita aurkituko ditu egurra landu nahi duen edonork. Urtero formakuntza ikastaroak antolatzen dira, hasierakoak eta hobetzekoak, ahal den zaletu gehienei sarrera eman nahirik.