ART-ko 16 eta 18 urtez azpikoek Elorriorekin partekatuko dute taldea

0
204

Neskek aurten ere Eibarrekin partekatuko dute taldea.

Beheko testua eta argazkia: Isei Barbero.

akinekoa denez, honezkero Arrasate Errugbi Taldeko ekipo guztiak martxan daude, aste batzuk barru abiaraziko den 2023-2024 denboraldia prestatze aldera.  Hauen artean 16 eta 18 urtez azpiko taldeak daude, ikasturte honetan Elorriorekin ekipoa partekatuko dutenak eta, zapatuan, aurre-denboraldiko aurreneko partiduak jokatu zituztenak.

Biek hala biek Gernika eduki zuten aurkari zapatuan, Mojategin, taldekide berriak elkarren artean hobeto ezagutzeko baliagarria izan zen lagunarteko norgehiagoketan. 16 urtez azpikoek amore eman behar izan zuten, bisitariak nagusitu baitziren 5-43ko emaitzarekin.  18 urtez azpikoak, aldiz, jaun eta jabe izan ziren, kasu honetan amaierako markagailua 24-7 izan zela.

Neskak aurten ere Eibarrekin

16 eta 18 urtez azpikoek bezala, senior mailako emakumezkoen taldeak ere ekipoa partekatuko du aurtengo denboraldian.  Iazko esperientzia positiboaren ostean, Erik Cuevas eta Asier Delgadoren nesken bidelagunak berriro ere Eibarreko neskak izango dira.  Pasa den ikasturtean emandako aurrerapausoen ostean, hobetzen jarraitzea eta “batez ere errugbiarekin gozatzea” izango da helburua aurten ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen