Larunbat arratsaldean Udaltzaingoak, Anbulantziako langileek eta Osakidetzaren helikopterokoek jardueran parte hartu zuten.
Eskualdeko osasun-larrialdietako langileek Arrasateko Ospitaletik Arruenako parkera lekualdaketa egin zuten, bertatik helikopteroak eraman zezan.
Lurreratu ahal izateko, lehenago udaltzainek parkinga hustu behar izan zuten, eta ibilgailu gehien-gehienak lekualdatu ziren. Horrela, helikopteroak lekualdaketa egin ahal izan zen.
Bidenabar, aipatu behar da Anbulantzietako langileek greba egiten jarraitzen dutela, “hitzarmen duin baten alde”





