“Arropa denak aurten material organikoz, birziklatuz edo biodegragarriz egitea helburu dugu”

0
538

Ternua Group-ek, Arrasateko enpresak, iaz 28’8 milioi fakturatu ditu, %11ko igoerarekin. Arrasateko plantan 93 pertsonak lan egiten dute. Aurten fakturazioa %15 igotzea aurreikusten du.

Argazkia: Astore, artxibokoa.

2019an enpresaren salmentak 26 milioi eurokoak izan ziren, eta 2020an, pandemiaren lehen urtean, %4 jaitsi ziren.

Iaz 28’8 milioi euro fakturatu zituen, hau da, 2020an baino %15 gehiago. Aurtengora begira, hazkunde horri eustea aurreikusten du:

Salmentetan 33 milioi euro lortu asmo ditu, eta plan estrategikoak aurreikusten du 2026rako 50 milioien langa gainditzea.

Egun salmenta garbien %25 nazioartean egiten du, eta lau urtera begira, %35era igotzea gura du, baita bere fakturazioaren %12 bide digitalaren bitartez lortzea ere.

Ternua Groupek azaldu duenez, bere urteko salmenten %1 Ikerkuntza eta Garapenera bideratzen du, eta “helburu dugu aurten arropen %100 material organikoz, birziklatuz edo biodegradagarriz egitea”.

180 pertsonak lan egiten dute Ternua Groupen: 93 Arrasateko plantan, 39 Etxalarko plantan (Nafarroa), 45 estatu espainiarreko eta frantziarreko dendetan eta 3 Kanadako filialaren egoitzan.

Arrasateko eta Etxalarko fabrikez gain, Portugalen, Bulgarian, Vietnamen, Indian eta Txinan ere ekoizten du.

Nafarroako ekoizpena handiatzea aurreikusten du “urteko milioi bat galtzerdi pare ekoitziz eta 500.000 kamiseta eta maila baino gehiago”.

Era berean, enpresak espero du Loreak Mendian markaren “bost korner irekitzea El Corte Inglés-en”.

Bestalde, helburu du “arropen %100 aurten material organikoz, birziklatuz edo biodegragarriz egitea”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen