Bada gure bailaran mendikate bat oso polita, Udanatik Elorregira doana. Antzuola, Bergara eta Oñati batzen dituzten tontor, magal eta egiek osatutako mendi bizkar luzea.
Gailurrik altuena ez da 1.000 metrora ere iristen, baina, hala ere, desnibela handia da, 800 metrotik gorakoa bai behintzat, eta, behelainorik ez dagoenean, Arrolak eta Arranoitzek dauzkate ikuspegirik ederrenak. Elurrarekin ere bista ikusgarriak dauzkate.
Oñatiko isuri aldean Aurrekomendi, Larraña eta Olabarrieta auzoak daude.
Hemen dituzue Oñatitik irten eta Arrola eta Arranoaitz aldean egindako mendi bueltako argazkiak.