Arratsaldeko manifestazioak 1200 pertsona baino gehiago bildu ditu

0
2395

Arrasatearrek ez dute gaur arratsaldean egin den manifestazioan parte hartzeko aukera galdu nahi izan. Bere aurrekoaren ibilbideari jarraituz, jendetza atera da Sebero Altube plazatik 18: 00etan, eta Garibai kalea San Andreseraino lerrokatu du, herri osoa inguratzeko.


Ibilbidean zehar kapitalismoaren aurkako, feminismoaren aldeko eta pentsio duin batzuen aldeko aldarrikapenak entzun ahal izan dira. Guztira, 1200 bizilagun baino gehiago bildu dira herri osoan egin den grebari amaiera emateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen