Arratsaldeko 14:00ak arte bertako produktuak erosi ahal izango dira Seber Altubeko azokan

0
463


Goizeko 9:00etatik Seber Altube plazan Bertako Produktuen Azoka zabalik dago. Arrasatear batzuek erosketak egiteko lehen orduak aprobetxatu dituzte, gaurko iragarrita dauden tenperatura altuak direla eta. Merkatuan 16 postu daude kontserbak, pastelak, egurrezko tresnak, barazkiak, bitxiak eta landareak erosteko, besteak beste. Azoka arratsaldeko 14:00ak arte egongo da zabalik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen