Arratsaldean kaleak girotu dituzte trikitilariek Hauspo Egunean

0
774

Hauspo Eguna gaur arratsaldean ospatu da arrasateko kaleetan. 1 eta 6 urte bitarteko haurrentzako jarduerak izango dira Kids&Us-en eskutik. Ondoren, 18:00ak aldera irten dira trikitilariak kalera, Arrasateko Trikitixa Eskolak antolatutako kalejirara. Kulturola eraikinean hasi dute kalejira herriko plazararte, bertan, kaleko giroa alaitu eta animatu duten abestiekin, Gin Tonic lehiaketa hasi arte. Lehiketan arrasateko taberna desberdinak parte hartu dute, eta azkenean Kajoi Tabernak irabazi du. Jende dexente gerturatu da plazara, eguraldia eta musikaz gozatzera.

Azkenik, trikitilariak portaloira jaitsi dira, Xabi Solanoren kontzertua ikustera, Hauspo egunari amaiera borobila emateko. Portaloira jende asko bertaratu da, Xabi Solano euskal musikari eta kantari ospetsua ikustera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen