Erdigunea geltokiko Lurraldebus lineak normaltzen doaz arratsaldean

0
725

Ordea, goiz eta eguerdian, Roneoko etxeen atzeko geltokian ez dute geldialdirik egin Lurraldebuseko hainbat busek. Arrasateko Erdialdean obra batzuk hasi dira, eta trafiko mozketa batzuk izan dira. Autobus batzuk, Roneoko etxeen atzetik ordez, Zerrajera kaletik joan dira, eta ondorioz, Roneoko etxeetako geltokian busari itxaroten zeuden herritar ugarik bus barik geratu dira.

Arratsaldean itxuraz zerbitzuak euren ohiko funtzionamendura itzultzen ari dira. Hala erakusten dute bi argazki hauek. Urbanoaren eta beste autobus-zerbitzuetan ez da ezohiko arazorik izan geltoki honetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen