Arrasateko Pentsionistak taldeak antolatuta, autobusa Zalduspetik (Ospitale ondotik) abiatuko da bihar, osteguna, Gasteizko manifestaziora. Antolakuntzak jakitera eman du oraindik plaza libre batzuk geratzen direla.
Argazkia: MB artxiboa.
Pentsionistek hitzordua goizeko 09:45ean egin dute Zalduspen, eta autobusa 10:00etan abiatuko da Arabako hiriburura. Manifestazioa Eusko Legebiltzarraren aurrealdean izango da, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa aldarrikatuz.
Euskal Herriko Pentsionisten Pentsiodun Mugimenduak antolatuta, Urkulluren gobernuari eta Parlamentuko alderdi politikoei adieraziko diete “beharrezkoa dela kotizaziopeko gutxieneko pentsioak 1.080 eurora osatzea 14 ordainsaritan”.
Baita ere “pentsio horien aitorpena eta aplikazioa beren gain hartu behar dutela, luzamendurik gabe”. “Gora pentsiodunon borroka!”.