Arrasateri azken unean berdindu diote, baina bolada txarra eten du

0
231

Mugarri Ingouk “gabonetan entrenamenduetan egindako lana nabaritu egin da partidan”, entrenatzaileak baloratu bezala. Partidua 28na bukatu da eta taldeak puntu bat lortu du.

Mugarri Ingouk bolada txar batetik zetorren gaurko partidura, Zarauzko Aritzbatalderen aurkako partidura.

Lehia oso parekatua izan da, eta atsedenean emaitza 13 eta 14koa izan da. Bigarren zatia ere halakoa izan da, eta aipatzekoa da gaurko goleatzaile onenak Jurgi eta Hodei izan direla, 6na golekin.

Bukaerarako 5 minutu faltan, Arrasateko taldea aurretik zen (23-22), eta markagailua azken minutuan 27nakoa zen.

Mugarri Ingouk bere erasoaldian gola egin du, baina Aritzbataldek ere gauza bera egin du azken segundoan, eta ondorioz azken emaitza 28nakoa izan da.

“Bai, pena ematen du, eta sentsazio txarrakin geratzen zara, baina jokalariei esan diedan bezala, gabonetan egin dugun lana nabaritu egin da partidan”, baloratu du Ane Herrero entrenatzaileak.

Izan ere, norgehiagokaren “60 minutuetan ondo jokatu dugu, ekipo bezala, adibidez defentsan oso ondo jokatu dugu une askotan”.

Bere taldeak partiduko azken 10 minutuetan hobeto jokatu du, baina 3 baloi jabetza galdu ditu “eta uste dut hori izan dela gakoa”.

Hau da, “ez dugu jakin nagusitasun horrekin jokatzen, markagailuan hiruzpalau goleko errentarekin, baina galdutako baloiak gako izan dira”.

Dena den, “bolada txarrari amaiera ematea lortu dugu, eta puntu bat eskuratu dugu etxean. Alde positiboak aintzat hartu behar ditugu”.

Datorren partidua Donostian Saiekoren aurka jokatu du. “Sailkapenean gure aurretik doaz, eta hemengo partiduan azken segundoan galdu genuen, baina gaurko partiduaren antzekoa aurreikusten dut”:

“Borrokatua izango da, baliteke azken minutura arte ez erabakitzea, eta halako partiduak jokatzen jakin behar da. Aste bat daukagu aurretik partida prestatzeko, lan egiteko”.

Entrenatzaileak azpimarratu du “bide honetan jarraitu behar dugula, ni oso gustura nabil azken hilabetean egiten ari garen lan motarekin, eta jokalariak oso ondo lan egiten ari dira”.

“Konfiantza hartu behar dugu egunero egiten dugun lan honetan, talde gaztea gara, baina gugan konfiantza izan behar dugu. Inork ez digu ezer oparitu. Lana eta konfiantza”. Oi-oi-oi Arrasate Eskubaloi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen