Arrasaten zona gorriko neurriak ezartzen hasiko dira “Euskadiko Boletin Ofizialak Arrasate zona gorrian dagoela publikatzean”

0
2730

Arrasateko Udalak adierazi duenez “gure herria Zona Gorrian dagoela Euskadiko Boletin Ofizialean publikatzen den momentuan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ezarritako neurriak” aplikatuko dira Arrasaten. Bitartean egoera honi aurre egiteko Arrasateko Udala “aztertzen ari da prebentzio neurri desberdinak eta hauek erabaki ahala komunikatzen joango gara”. Udalak dei bat luzatu die arrasatear guztiei “arduraz joka dezaten”.

Orain arte zona gorriko udalerriei eta “egoera epidemiologiko larrian” dauden udalerriei (ofizialki oraingoz 25 udalerri) ondorengo neurriak ezarri dizkie Jaurlaritzak:

Gomendio orokorrak:

  • Herrietatik ez sartu eta haietatik ez irten, osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateagatik gertatzen diren joan-etorrietarako izan ezik, bai eta lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendekoak diren pertsonei eta hiriei laguntzeagatik edo ezinbesteko kausagatik egiten diren joan-etorrietarako izan ezik.
  • Gizarte-topaketak elkarbizitzako talde egonkorrera mugatuko dira.
  • Bertan behera utzi edo atzeratu beharko da ezinbestekoa ez den edozein familia- edo gizarte-jarduera
  • Ahal den neurrian, barnealdeko espazioetako gizarte-topaketak bizikidetzako talde egonkorrera murriztu beharko dira.

Neurri orokorrak

  • Bertan behera utziko da taldeko edozein kirol-jarduera, bai instalazio itxietan, bai irekietan.
  • Kirola bakarka baino ezingo da egin.
  • Haur-parkeen, parke publikoen eta terrazen erabilera debekatzen da, 21:00etatik 08:00etara, pertsonak igarotzeko izan ezik.
  • Debekatuta dago 21:00ak eta 08:00ak bitartean alkohola saltzea merkataritza-establezimenduetan.
  • Merkataritza-establezimenduek, elikadura-establezimenduek, farmaziek eta erregaien zerbitzuguneek izan ezik, 21: 00etan itxi beharko dute.

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuak

  • Debekatuta dago barran kontsumitzea. Eserita eta mahaian kontsumituko da.
  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuentzat 21: 00etan ixteko muga ezartzen da. Ordu horretatik aurrera, lokala itxita egon beharko da, jenderik gabe, eta ezingo da berriz ireki 06: 00ak baino lehen.
  • Debekatuta dago zutik egin beharreko edozein jatetxe-jarduera, besteak beste koktelak edo antzekoak.
  • Debekatuta jarraitzen du txoko eta sozietate gastronomikoetan edozein jarduera egiteak; itxita egon beharko dute.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen