Argazkia: MB artxiboa.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, aurreko astean 2 positibo berri atzeman ziren Arrasaten, eta tasa 59,83an mantentzen da.
Debagoienako beste udalerriei dagokienez, Bergaran positibo 1 atzeman da (40,53), eta 4 gehiago Oñatin (105,57). Antzuolan (0), Aramaion (0), Aretxabaletan (0), Elgetan (0), Eskoriatzan (24,21) eta Leintz Gatzagan (0) ez da positibo berririk atzeman.