Arrasaten parte-hartzea %29koa izan da oraingoz, 2019an baino %8 gutxiago

0
547

Horrek esan nahi du parte-hartzea %8 inguru jaitsi dela 2019ko Europako Parlamenturako Hauteskundeen aldean.

Zehazki, gaur eguerdiko 14:00etan jakinarazi diren datuen arabera, parte-hartzea %29’22koa izan da. Duela 5 urte %37’06koa izan zen, denbora tarte berean.

Horrek esan gura du gaur 4.952 arrasatearrek bozkatu dutela, 14:00etan jakinarazitako datuen arabera. 2019ko hauteskundeetan 6.438 arrasatear izan ziren, denbora tarte berean.

Espainiar estatuko Gobernuak arratsaldeko 18:00etan jakinaraziko ditu parte-hartzearen hurrengo datuak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen