Arrasaten ostiraletik igandera ez da positibo berririk atzeman, eta 86,04ra jaitsi da

0
499

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur emandako azken datuen arabera, Arrasaten ez da ostiraletik igandera positibo berririk atzeman, ondorioz, tasa 86,04ra jaitsi da. Arrasate gune horian mantentzen da.

Debagoienari dagokionez, 5 kasu atzeman dira: Bergaran positibo bat aurkitu da (73,16), 2 Eskoriatzan (316,84), eta beste 2 Oñatin (87,20). Aramaion (270,27), Aretxabaletan (240,11), Antzuolan (45,89), Elgetan (0) eta Leintz-Gatzagan (0) ez dira positibo berririk atzeman.

Gaurko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen