Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur emandako azken datuen arabera, Arrasaten ez da ostiraletik igandera positibo berririk atzeman, ondorioz, tasa 28,25era jaitsi da. Arrasate gune berdean mantentzen da.
Debagoienari dagokionez, bakarrik Aretxabaletan positibo bat aurkitu da (28,25). Aramaion (0), Aretxabaletan (240,11), Antzuolan (0), Bergaran (26,60), Elgetan (0), Eskoriatza (48,74), Leintz-Gatzagan (427,35) eta Oñatin (17,44) ez dira positibo berririk atzeman.