Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo emandako azken datuen arabera, Arrasaten ostiraletik igandera 3 positibo berri atzeman dira, ondorioz, tasa 45,29koa da. Arrasate gune berdean mantentzen da.
Debagoienari dagokionez, Aramaion 4 positibo aurkitu dira (945,95), eta beste 2 Oñatin (78,48). Aretxabaletan (42,37), Antzuolan (0), Bergaran (46,55), Elgetan (0), Eskoriatza (24,37), Leintz-Gatzagan (0) eta Oñatin (17,44) ez dira positibo berririk atzeman.