Euskal Herrian 5.657 kasu jaso dira, 1960tik 2014ra artean egindakoak. Herriko plazako elkarretaratzeak “aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak” exijituko ditu.
Kartela: Arrasateko Sortu.
Arrasateko Sortuk antolatuta, ekitaldia otsailaren 13an egingo da, hau da, Torturaren Aurkako Egunean, Joxe Arregiren hilketaren 40. urteurrenean.
Sortuk azaltzen duenez, “kontakizunaren bataila bizi dugun garai hauetan torturaren egia argitara eramatea behar-beharrezkoa dugu. Milaka torturatuek merezi duten aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeekin batera, herri honek bake eta askatasun agertoki berri batetara aurrera egiteko”. Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan izango da Herriko plazan.
#OsoLatzaIzanDa
#TorturarenEgiaArgitara