Arrasaten 395 Errigora otar eskatu ziren iaz; eskaera epea zabalik da

0
601

Nafarroako hegoaldeko uzten produktu bete saskiak eskuragai daude, euskararen alde egiteko. Antolatzaileek dei egiten dute “elkartasuna biderkatzera salbuespen egoeran”.

Bideoa: Errigora.

Arrasaten ia 400 saski eskatu ziren iaz, eta “aurtengoan ere, salbuespeneko egoera honetan inoiz baino beharrezkoagoa izango da. Animatu!”.

Eskaerak online egin daitezke azaroaren 12ra arte. Azpimarratzekoa da, urtero bezala, saskien balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko dela.

Gainera “saskiak 5 euroko gehigarri batekin osatu ditugu, aparteko diru horrekin AEKri, Iparraldeko ikastolei eta Sortzeni laguntzeko, diru-galerak arinduz”.

Errigorak hiru saski mota eskaintzen ditu aurten: Saski beltza (ohikoa) + Korrikaren katilua, Saski berdea (ekologikoa) + Seaskaren egutegia, eta Saski zuria (berezia) + D ereduaren haziak. “Egiten duguna gara”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen