Arrasaten hilik aurkitutako umetxoaren amak Adingabeen Auzitegiak jarritako zigorra beteko du

0
868

Auzitegiak irailean lau urteko zigorra jarri zion erregimen erdi irekian, eta azken sei hilabeteak zaintzapeko askatasunean. Fiskaltzak eta defentsak ez diote helegiterik jarri zigorrari.

Argazkia: Diario Vasco.

2019ko martxoaren 3an Galizia kalean hilik aurkitu zuten umetxoaren amak Donostiako Adingabeen Auzitegiak jarritako zigorra bete beharko du. Auzitegiak lau urteko zigorra jarri zion erregimen erdi irekian, eta azken sei hilabeteak zaintzapeko askatasunean, une horretan adingabea zen emakumeari, homizidio arduragabea leporatuta. 

Fiskaltzak eta defentsak ez diote helegiterik jarri zigorrari. Heziketa zentro batean beteko du zigorra, eta 22 urte betetzean libre geratuko da. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen