Arrasaten gutxienez 6 tximistorratz daude, zenbait auzotan banatuta

0
805

Ekaitzak gogor jo zuen herenegun gure herrian. Arrasateko Elizak gutxienez 4 tximistorratz ditu, besteak beste, San Joan parrokian eta San Frantzisko elizan. Udalak ere bizpahiru gailu ditu martxan.

Tximist ugari izan ziren herenegun gauean Arrasate inguruan, eta jakin nahi izan dugu horien aurkako zein babes dituen Arrasatek.

Elizatik azaldu digute gutxienez lau eraikin erlijiosok tximistorratz bana dutela: San Joan Bataiatzailea parrokia, San Frantzisko, Uribarriko eliza eta Bedoñako eliza. Gailu hauei urtean behin azterketa teknikoa egiten zaie.

Garagartzan ere bada tximisten aurkako gailurik; Fagor Electrodomesticos plantak bederen bazuen halako gailu bat. Arrasateko udaletxeak ere baditu bizpahiru tximistorratz gutxienez.

Elizatik azaldu digute lehen konjuru kanpaiak jotzen zirela tximistak eta trumoiak uxatze aldera. Leintz-gatzaga aldean antzeko ohitura bat bizirik mantentzen da egun:

Lizarraren zurarekin egindako gurutzeak egiten dira, eta Erramun Igandearen harira, gurutzeak zelaietan nahiz baratzeetan jartzen dira.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen