Arrasaten “ez da ostalaritza berrirekiko oraingoz”, udalerriko perimetroa bai

13
3804

Jaurlaritzak iragarri du 500eko inzidentzia-tasa baino altuagoko udalerrietan debekatuta jarraituko duela tabenak eta jatetxeak irekitzea. Federaturiko kirol-jarduera batzuetan 6 pertsonako parte-hartzea onartuko da. Baita egoitzetara bisitak ere. Neurri berriak zapatuan jarriko dituzte indarrean.

Argazkia: EITB.

Jaurlaritzak orain arteko etxeratze agindua ezartzen jarraituko du, hau da, gaueko 22:00etatik goizaldeko 06:00etara. Salbuespenak abenduaren 24tik 25era arteko gaua eta 31tik urtarrilaren 1era artekoa izango dira, egun horietan beranduenez kalean 01:30 arte egon ahalko da.

Indarrean jarraituko du Euskal Autonomia Erkidegoaren konfinamendu perimetrala, ondorengo egunetan izan ezik: abenduaren 23tik 26ra (biak barne) eta abenduaren 30tik urtarrilaren 2ra (biak barne).

Udalerriaren konfinamendu perimetrala larunbat honetan irekiko da (baita Arrasaten ere) baina ez da irekiko herrialdeko konfinamendu perimetrala. Beraz, arrasatearrak ezingo dira Gipuzkoatik irten, garrantzizko arrazoirik ezean. Lurralde mailako konfinamendu honek abenduaren 23ra arte egongo da indarrean.

Gainera, pertsonen topaketetan gehienez 6 pertsona elkartu ahalko dira, orain arte bezala, baina 10 pertsona batu ahalko dira abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1eko ospakizunetan. Jaurlaritzak “iradokitzen du gehienez bi bizikidetza unitate elkartzea, eta bi horiek berberak izatea ospakizun guztietan”.

Jendetza elkartu ohi duten ospakizunak debekatu egin dira, besteak beste, Santamasak, Sansilbestreak, errege-kabalgatak, abesbatzen kantaldiak,…

Jaurlaritzak baimenduko du adineko pertsonen egoitzetara bisitak egitea. Federaturiko kirol-jarduera batzutan 6 pertsonak parte hartu ahalko dute. Kirolariek musukoa erabili beharko dute leku itxietan eta dentsitate handiko lekuetan. Eskola-kirolak debekaturik jarraituko du.

Urkullu lehendakariak oraintsu iragarritako neurriak zapatu honetako goizaldeko 00:00etan jarriko dituzte indarrean.

13 IRUZKIN

  1. Norbaitek ba al daki afaria edo bazkaria egin dugun etxean lo egitera gelditu gaitezkeen? hau da, derrigorrezkoa al da etxeratzeko ordutegi horretan norbere etxean egotea? Ez daukat oso garbi. Arraroa eta kaotikoa iruditzen zait erroldatua zauden etxera bueltatu beharra 1:30etarako, gabon zaharrean gaueko 12etatik aurrera bideak autoz beteko dira. Ez dakit ba, hau kakanastea daukadana!

  2. Udaletxeko gestoreek, alkatesa Barne, ertea eso beraien diré sarrerak ere 100.000 kasutik 500 eko inzidentziatik jaitxi arre murriztuta edo kongelatua Geratuko al da, hostalariek jasaten duren bezala? Non Dago Udal gestoreen errespontsabilitatea? Era erantzunkizunak? Beraien lana Ondo Egin al dure? NAHIKOA DA DENOK DAKIGU NOLAKOAK DIREN UDAL GESTOREEN SOLDATAK. EUREN LANA GAIZKA EGITEAGATIK ERRESPONTSABILIDADE ERA ESPLOKAZIOAK EMAN BEHAR AL DURE.? LOTSGARRIA. .

  3. Egoera honen harira horren berbatia dan gure Udaletxearen mututasunak harritzen nau, Maria andereak oingoz ez dau inolako azalpenik emon. Baina bestalde oposiziñuak ezer ere ez esateak harridura sortzen doste. Arrasaten baten batek dagozkion lanak ez dauzela ein argi dau, eta horrek bere ordaina eduki bikoluke. Eta ixa ixa hilabetez itxita daroaten tabernek, oraingo egoera honekin zerikusirik ez deukiela ere, oso nabarmena da.

  4. Zegatik ez dugu ekonomia guztia paralizatzen Ezker Abertzaleak martxoan eskatzen zuen moduan?? Hain handia izanda kutsatu maila…..
    Orain diskurtsoa ez da berbera ez???

  5. Normala iruditzen zait. Arrasaten dugun egoera eta batzuk kaña eta zuritotan pentsatzen. Hau da gure gizartea.

    • Covida agertu baiño lehenau juten zien gazte arrasatear asko Atxabaltara zuen sonografuei esker Terrazaarrupe. Ondoko herriko tabernarixek asko estimetan dotzue zuen Udal Gobernuai.

Utzi erantzuna Terrazaaa(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen