Arrasaten erroldatutako 80 urtetik gorakoei omenaldia ekainaren 24an egingo zaie

0
780

Omenaldian parte hartzeko izen ematea ekainaren 17an, ostiralean itxiko da, eta BAZen, 943 252 000 telefonoan edo udalaren webgunean eman daiteke izena.

Testua: Arrasate Udala. Argazkia: MB artxiboa.

Arrasaten erroldatuta dauden 80 urtetik gorako pertsonek omenaldia jasoko dute datorren ekainaren 24an Etxaluze eraikinean egingo den ekitaldi batean. Omenaldi hau San Juan Jaien baitan egingo da, eta bertan parte hartu ahal izateko 80 urteak beteta eduki beharko dira hilaren 24rako. Hurrengo egunean, gainera, azoka plazan ‘Zeuk iñ, zeuk jan’ bazkaria egingo da, baita ere San Juan jaien barruan.

Ekitaldiari dagokionez, 12:30ean hasiko da, eta alkateak agurrarekin emango dio hasiera. Ondoren, omenduak izango diren emakume eta gizon nagusiei lore sorta bana banatuko zaie. Amaiera emateko, Abaroako abesbatzak emanaldia eskainiko du, eta gero luntxa egingo da bertaratzen diren guztiekin.

Omenaldian parte hartzeko izen ematea datorren ostiralean, ekainaren 17an itxiko da, eta izena emateko hiru bide daude: Bezeroaren Arreta Zerbitzuan (BAZ), telefonoz (943 252 000) edo internet bidez udalaren webgunean (www.arrasate.eus). Izena ematen duen orori gonbite bana banatuko zaie, eta ezinbestekoa izango da agiri hori omenaldira eramatea Etxaluzeko eraikinean sartu ahal izateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen