Arrasaten ere neurri zorrotzagoak jarriko dira indarrean gaurtik

0
2071

Jaurlaritzak ez du Arrasate sartu neurri gogorrenak izango dituzten udalerrien artean, baina mugak jarri dizkie jarduera ugariri.

Indarrean zegoen araudia (abuztuaren 19koa) aldatu egin du Eusko Jaurlaritzak, “Euskadiko egoera epidemiologikoa eta asistentziala kontuan hartuta”. Udalerri guztietan ondorengo neurriak ezarriko ditu, eta Arrasate ez du sartu neurri zorrotzagoak izango dituzten herrien artean, besteak beste, Gipuzkoako 20 udalerri, tartean Oñati.

Neurriak gaur bertan sartuko dira indarrean, EAEko aldizkari ofizialean argitaratu orduko. Arrasaten ondorengo neurriak aplikatuko dira:

Pertsonen bilerak eta topaketak

  • Edozein talde edo bileratan gehienez ere sei pertsonak parte hartzea gomendatzen da.

Hil-beilak eta ehorzketak

  • Hil-beiletan, 30 pertsona batu ahalko dira, gehienez, aire zabaleko espazioetan, eta 6, espazio itxietan. Bertaratzen den pertsona-kopurua txikiagoa izanez gero, ezingo da baimendutako edukieraren %50 gainditu.
  • Hildakoaren ehorzketan edo haren errausketarako agurrean, 30 pertsona egon ahalko dira, gehienez, betiere espazio irekian egiten bada. Espazio itxian eginez gero, gehienez 10 pertsona batu ahalko dira, eta, nolanahi ere, pertsonen arteko distantzia gorde beharko da.
  • Kasu guztietan erabili beharko da maskara.

Pertsonen topaketa gurtzarako espazioetan

  • %50eko edukiera izango dute.
  • Pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gorde beharko da.
  • Gehienezko edukiera ikusteko moduko lekuan argitaratu beharko da.

Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta sozietate gastronomikoetako establezimendu eta zerbitzuak.

  • Barruko edukiera, gehienez: %50.
  • Terrazetan kontsumi daiteke; bertako edukiera librea izango da.
  • Mahaien artean 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da.
  • Mahaiko, 6 pertsona egon ahalko dira, gehienez, bai barruan, bai kanpoan.
  • Kontsumitzeko, eserita egon beharko da.
  • Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da une oro, kontsumitzeko unean bertan izan ezik.
  • Beranduenez 00:00etan itxi beharko dute, bezeroak irtenarazteko prozesua barne.
  • Debekatuta dago txoko eta sozietate gastronomikoetan edozein jarduera egitea; itxita egon beharko dute.

Kultura, kirol eta gizarte-jarduerak

  • Barnealdea: %50eko edukiera, gehienez, eta 400 pertsona, gehienez.
  • Kanpoaldean: %50eko edukiera, gehienez, eta 600 pertsona, gehienez.

Kirol-instalazioak eta kirol-lehiaketak

  • Kirol-instalazioetan, edukiera %50ekoa izango da.
  • Kirol-lehiaketak, ekitaldiak eta ikuskizunak leku itxietan egin daitezke, gehienez %50eko eta gehienez 400 pertsonako edukierarekin; eta aire zabalean, gehienez % 50eko edukierarekin eta gehienez 600 pertsonako edukierarekin.

Jarduera fisikoa aire zabalean

  • Kontaktu fisikorik gabe eta 6 pertsonatik beherako taldeetan egin ahal izango da, banaka edo taldeka.

Jarduera fisikoa aire zabalean

  • Kontaktu fisikorik gabe eta 6 pertsonatik beherako taldeetan egin ahal izango da, banaka edo taldeka.

Eskola-kirola

Eskola-kirolean (eskolaz kanpoko ordutegian), 2007an eta ondorengoetan jaiotako ikasleek parte hartzeko gaitasuna eten egiten da.

Gogorarazi behar da honako neurriek, besteak beste, indarrean jarraitzen dutela:

  • Gaueko aisia: erabat itxiko dira diskotekak, dantza-aretoak, pub-ak eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua arautzen duen Dekretuaren (otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua) III. eta IV. taldeetan sailkatzen diren establezimendu guztiak.
  • Garraio publikoa: 01:00etan amaituko da.
  • Debekatuta daude jarduera-mota guztiak lonjetan eta antzeko beste edozein lokaletan.
  • Tabakoa eta antzekoak: debekatuta dago espazio publikoetan erretzea, baldin eta erretzaileak bermatu ezin badu pertsonen artean gutxienez 2 metroko distantzia gordeko duela. Maskara kea hartzeko eta botatzeko baino ez da kenduko.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Debekatuta dago “botiloia” egitea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen