“Arrasaten dirurik ez duten 60 familia laguntzen gabiltza Gurutze Gorrikook”

2
2158

Arrasaten 12 lagun inguru dabiltza larrialdi ekonomikoan dauden familiei laguntzen, Udalarekin koordinatuta. “Eguneko Arrasateko 8 familiari laguntza emateko ahalmena daukagu”, Debagoieneko Gurutzeko Gorriko lehendakariak azaldu digunez.

Argazkiak: Debagoieneko Gurutze Gorria.

Gurutze Gorriak bi laguntza nagusi ematen dihardu koronabirusaren krisi honetan: etxez etxeko laguntza (herritar batzuei, adinekoei esaterako, erosketak eginez, botikak erosiz,…) eta larrialdi ekonomikoetan dauden familientzako laguntza.

Azken zerbitzu hau ematen die elikagaiak, garbitasuneko produktuak,… erosteko ere dirurik ez duten arrasatearrei. Laguntzak 50, 75, 100 edota 200 € ingurukoak izan daitezke, familia bakoitzaren beharren arabera.

“Udalak azaltzen digu zein familiei eman behar diegun laguntza – azaldu digu Debagoieneko Gurutze Gorriko lehendakariak, Javier Igartuak – eta ondoren guk familia horiekin kontaktuan jartzen gara, euren beharrak ezagutzeko”.

Hori jakin ostean, Gurutze Gorriak horren araberako erosketak egiten ditu. “Eguneko Arrasateko 8 familiari laguntza emateko ahalmena daukagu”

Gurutze Gorriko boluntarioek garbitasunerako produktuak eta elikagaiak banatzen dizkiete familiei “besteak beste, esnea, gailetak, haragia, pardelak,…”.

“Aste hauetan Arrasateko 60 familia laguntzen gabiltza, eta gure ahalmenen mugara iritsi gara. Aurreikuspenen arabera, familia gehiago lagundu beharko ditugu denborak aurrera egin ahala”.

Alde horretatik, “seguruenik datorren astelehenean Udaletik jakinaraziko digute familia gehiagok laguntza behar dutela”. Sendi hauek RGIa ere jasotzen ez dituztenak dira. “Egun batzuetan 12 familiak laguntza behar dutela komunikatzen digute, beste egun batzuetan 6 familia gehiagok,…”.

Astean 6 egunetan ematen dute zerbitzua Gurutze Gorriko boluntarioek, eta kontuan hartzekoa da “erosketak ere guk egiten ditugula. Zentzu horretan, eskerrak ematen dizkiogu Eroskiri bere elkarlaguntzagatik”.

Gurutze Gorrian 2 pertsonak dihardute koordinazio-lanetan eta telefono deiak egiten, hain zuzen, goian aipatutako “bi laguntza mota behar dituzten herritarrekin eta familiekin harremanetan”. Horiez gain, “Arrasaten 12 lagun arduratzen dira erosketak eta banaketak egiteaz”.

Larrialdi ekonomiko batean bazaude, BAZ bulegora deitu (herritarrentzako udal-zerbitzua): 943 252 000 edo 010. Animo lagun, familia eta boluntario!

2 IRUZKIN

    • Goiko komentarioaren tradukzioa: “Familia hauei Eroskin erosteko kupoi batzuk emanez gero, errazagoa eta azkarragoa izango da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen