Argazkia: Familia.
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakitera eman duenez, Jesus Miguel H. P. Arrasaten desagertu zen apirilaren 3an, aurreko ostegunean. Desagertzean 58 urte zituen, baina ez da bere jantzien inguruko datuak ematerik izan. Bere balizko kokapena Huelva da, eta medikazioa behar du. Bera ikusi baduzu edo bere kokapenaren inguruko daturik baldin baduzu, deitu 112 telefono zenbakira mesedez.




