Arrasaten bulegoa ireki asmo du energia berriztagarrien GoiEnerrek

0
742

Kooperatiba euskaldunak gaur egun bulegoak ditu Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Ordizian. Ekimena abiatu zuen “energia era demokratiko eta jasangarri batean, tokiko baliabideak erabiliz eta herriarentzat izateko asmorekin erabaki genuen proiektua abiaraztea”.

Argazkia: Pilu Cruz, artxibokoa.

GoiEner irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da, duela 10 urte sortu zuten, eta egun zabalkunde prozesu batean dabil.

Bere webguneak agertzen duenez 16.392 bazkide eta 21.021 kontratu ditu. GoiEner-ek “subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea (energia erosketa) eta sorkuntza”.

GoiEnerren azken helburua da “kooperatibak sorturiko energia kopurua bazkideek kontsumitzen duten kopuru bera izatea da, hori guztia energia berriztagarrien bitartez eta ahalik eta kontsumo arrazional eta eraginkorrena eginez”.

Kooperatibak enpresabidea.eus agerkariari azaldu berri dionez, Arrasaten bulegoa zabaldu asmo duela. Egun bulego bana martxan du Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Ordizian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen