Aldundiak baieztatu du gaixotasunaren foku aktibo bat atzeman dela bertan, eta “laborategiak kasua aztertzen diharduela”.
Arrasateko foku honetaz gain, Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Burgosen ere beste batzuk atzeman direla adierazi du Aldundiak.
Alabaina, Gipuzkoako abelburuen “zati handi batek inmunitate maila handia dauka 8 eta 4 serotipoen aurrean”.
Izan ere, “2024an gaixotasun honen zenbait foku deklaratu zen eta beharrezko txertatze protokoloa aplikatu zen”.
Testuinguru honetan, Aldundiak gogora ekarri du “zabalik jarraitzen duela 3 serotipoaren doako eta borondatezko txertaketa”.
Izan ere, eritasun hori “penintsulako beste lurralde batzuetan atzeman da, eta Gipuzkoan txertaketa prebentiboa aplikatzen ari da”.
Kanpaina “apirilean ireki zen eta eskaera egiteko azken eguna abuztuaren 15a izango da. Hartara deitu 943 08 38 91 zenbakira”.
Gaixotasunak hainbat osasun-arazo eragin diezaizkieke behiei edota ardiei, baina gizakien osasunarentzat ez da kaltegarria.




