Arrasaten “% 34 garestitu da” iaz 2. eskuko etxeen erosketa, estatuko igoera okerrena

4
1135

Pisos.com atari inmobiliarioak estatu espainiarreko 680 herritako 2022ko salneurriak aztertu ditu, eta gure herriak igoerarik larriena izan du iaz.

Gure herrian bigarren eskuko etxebizitzen erosketen prezioak “%34’36 garestitu” ziren batez beste iaz, 2021aren aldean, Grupo Vocento-ren atari inmobiliarioaren arabera.

Pisos.com-ek aztertu egin ditu estatu espainiarreko 680 herritako prezioak, tartean Gipuzkoakoak eta Hego Euskal Herrikoak.

Bigarren igoerarik larriena jasandako herria Sant Llorenç del Cardassar izan zen (Mallorca). Arrasateko garestitzea ondoko faktoreek eragin dute, Pisos.com-en arabera:

Batetik, “etxebizitzen salerosketek errekorrak hautsi zituelako 2022an”, ia “azken krisialdiko”, “2007ko”, mailetara. Alabaina “etxebizitza oso gutxi merkaturatzen ari dira”, eta ondorioz erosleek “etxebizitza zaharragoak bilatu behar dituzte”. Arrasaten etxegintza “apur bat” egon da, “beste zonalde batzuetan ez bezala”.

Bigarren faktorea litzateke Gipuzkoako kostaldeak estatu espainiarreko “salneurri garestienak” jasaten dituela. Horrek beste garai batzuetan herritarrek “Iparralden” etxebizitza erostea edo alokatzea eragin zuen.

Alabaina, egun Lapurdin ere “errekorrak hausten” ari dira, eta ondorioz Gipuzkoako kostaldekoek Gipuzkoako barnealdean, “interes txikiagoko tokietan”, erosten edota alokatzen dituzte etxebizitzak.

Vocentoren webgunearen arabera, “terrorismoaren amaierak” eragin du herri batzuenganako interesa handitzea. Orduan “ondasun zehatz batzuk” zeuzkaten pertsonendako “debekatuta zeuden” herriak.

4 IRUZKIN

  1. Berri txarra herrikoentzat, ederra espekulatzaileentzat, ikusten ari garen bezala, pixua arrasaten erosi eta alokairu garestian jarri. Gureak egin du

  2. Sozialistek autokarabanak dituzte, jasangarriak, natura maitatzeko aproposak eta tokian tokikoak. Autokarabana parkina ia!!!
    Espekulatzaileak Gobernuan daude, konstruktoreen lagunak.

  3. Lotsagarria, dirudunek diru gehiago egiteko modu erreza, alokairuan bizi garenon kontura. Etxebizitza=eskubidea
    Alokairuak eta hauen igoerak mugatu behingoz

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen