Ostegunetik aurrera ez da beharrezkoa izango kanpoaldean maskara erabiltzea.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, ostegunetik igandera arte 85 positibo berri atzeman dira Arrasaten, eta tasa 2536ra jaitsi da. Ostegunean 36 positibo atzeman ziren, beste 25 positibo ostiralean, 11 larunbatea eta 13 igandean.
Debagoienako beste udalerriei dagokienez jaitsiera ere nabaritu da. Hala ere, Aramaion 7 positibo aurkitu dira (2770,27), Antzuolan 3 positibo (1514,46), 21 gehiago Aretxabaletan (2951,98), beste 54 Bergaran (2400,90), 3 Elgetan (2652,52), Eskoriatzan 22 (3534) eta 37 Oñatin (2214,86). Leintz Gatzagan ez da positiborik atzeman azken lau egunetan (5128,21).
Hurrengo buletina ostegunean publikatuko da.
Maskararen erabilera
Gainera, Lurralde arteko Osasun Kontseiluak maskara kanpoaldean erabiltzeari uztea erabaki du gaur goizean, ekitaldi jendetsuetan izan ezik, segurtasun-distantzia errespetatu ezin bada. Bestalde, kirol-ekitaldietako edukiera % 85era handitzea erabaki da kanpoaldean eta % 75era esparru itxietan. Maskara kentzea bihar onartuko da Ministroen Kontseiluan eta datorren ostegunean sartuko da indarrean.