Arrasaten 523 positibo atzeman dira astelehenetik asteazkenera, eta tasa 8.549,95ekoa da

3
1496
PERI

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, astelehenetik asteazkenera 523 positibo berri atzeman dira Arrasaten, eta tasa 8549,95koa da. Astelehenean 230 positibo atzeman ziren, beste 165 asteartean eta 128 asteazkenean.

Debagoienako beste udalerriei dagokienez, Aramaion 36 positibo aurkitu dira (8378,38), Antzuolan 56 positibo (10371,73), 134 gehiago Aretxabaletan (8954,80), beste 355 Bergaran (8712,42), 25 Elgetan (7957,56), Eskoriatzan 65 (7409,21), positibo 1 Leintz Gatzagan (5128,21) eta 252 Oñatin (10184,86).

Hurrengo buletina astelehenean publikatuko da.

Gaurko buletina

3 IRUZKIN

  1. Eta igotzen jarraituko dugu. Udaleko inork ez ditu kontrolatzen ez edukierak ez maskaren erabilera tabernetan eta gainerakoetan. Izan ere, ni atzo harrituta geratu nintzen, taberna batean sartu eta inork ez zeraman maskara, jendea dantzan eta abar. Nork kontrolatzen du hau? Ondo legoke udaletxeko norbaitek azalpen bat ematea… lotsa emango lidake.

    • Udala obraren bat amaitu zain dago. Hori pasatzean argazki sorta ikusikk dugu, nonnahi. Hori bai, aurpegia erakutsi behar denean ostrukarena egiten, erru guztia ume, tabernari eta gazteei botaz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen