Arrasatek berdin jarraitzen du, gune laranjan, atzoko 5 positiboekin

0
486

Osasun Sailak atzo adierazi zuen intzidentzia 353’23koa zela Arrasaten. Gaur ere adierazi du intzidentzia 353’23koa dela. Mondraberrik Jaurlaritzako Osasun Sailarekin konfirmatu du zuzena dela gaur ezagutzera emandako datua.

Izan ere, positibo kopuru berbera izan ziren Arrasaten urtarrilaren 19tik otsailaren 1era eta urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra.

Bestalde, atzo 5 arrasatearri positiboa atzeman zieten. Horren guztiorren ondorioz, gure herriak gune laranjan jarraitzen du.

Eskualdeko datuei dagokienez, atzo 8 bergararrek positibo eman zuten, 4 aramaioarrek, 2 aretxabaletarrek, 2 eskoriatzarrek, 2 antzuolarrek eta 2 oñatiarrek.

Positiboen inguruko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen