Arrasaten 40 positibo atzeman dira astelehenetik asteazkenera, eta tasa 421,16ra igo da

0
860

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, astelehenetik asteazkenera 40 positibo berri atzeman dira Arrasaten, eta tasa 421,16ra igo da. Astelehenean 15 positibo atzeman ziren, beste 12 asteartean eta 13 asteazkenean.

Debagoienako beste udalerriei dagokienez, Aramaion 2 positibo aurkitu dira (135,14), Antzuolan 13 positibo (2661,77), 9 gehiago Aretxabaletan (310,73), beste 25 Bergaran (565,31), 1 Elgetan (442,09), Eskoriatzan 11 eta 30 Oñatin (427,28). Leintz Gatzagan (0) ez da positiborik aurkitu azken 4 egunetan.

Hurrengo buletina astelehenean publikatuko da.

Gaurko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen