Liztor beltza harrapatzeko aurtengo tranpatze garaia bukatu da, eta udalak herritarrei bildutako emaitzen berri eman die.
Testua: Arrasateko Udala.
Arrasate osoan, aurrez aztertu eta egokien den tokietan zabalduta 62 tranpa ditugu eta astero-astero kontaketa egiten zaie. Honekin, Foru Aldundira datuak bidaltzen ditugu, ondoren estatistikak atera eta espezie honen ugalketa kontrolatzeko ikerketak egiteko datuak aberasteko. Bertan, zein tokitan harrapatu diren, zein garaitan eta egoera klimatologikoa ere kontutan hartzen da.
Liztor beltzaz gain, beste zein espezie harrapatzen diren ere ikusi beharra dago, bertako liztor eta gainerako intsektu desberdinei ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Kontuan izan behar da, Vespa Velutinak bezala, bertako espezieak ere, negualdiaren ostean, orain dutela irten eta beraien koloniak egiten hasteko garaia.
Azpimarratu behar da aurtengo harrapaketak iazkoa baino nabarmen handiagoa izan duela, izan ere martxoaren 1etik apirilaren 30a bitarte 3773 liztor harrapatu ditugu, iaz baino 1342 gehiago. Guzti hau, izan dugun negu bigunaren ondorioa izan daiteke.
Harrapatutako liztor kopuru honek, agerian uzten du, etorri berri den espezie hau zein eroso egokitu den gurera, eta zer nolako gaitasuna duen ugaltzeko.
Hemendik aurrera guztion lana eta ardura da gure inguruan sumatzen ditugun kabi edo mugimendu arraroen berri ematea eta horretarako ondoko telefonoetara deitu zenezakete. Udalak herritarren laguntza asko eskertu eta estimatzen du.
Harremanetarako kontaktuak:
BAZ ……………………….……943252000
UDALTZAINGOA……………..943252010
UDAL TEKNIKARIA………….628115673