Arrasaten 49 etxebizitza gehiago egin ahal izateko obrak hasi dira Uribesalgon

0
2405

Beheko argazkia: Bibai Inmobiliaria / Beheko irudia: Promociones Leku Eder.

Etxeak eraikitzeaz Grupo Sorelor arduratzekoa da. Hartara, Utillajes Uribesalgo enpresa ohiaren eraikina eraitsiko dute, eta lan horietan hasi berri dira, bertan 49 etxebizitza egin ahal izateko.

Egun hauetan lantegi zaharraren barrualdea husten dabiltza, eta aurreikuspenen arabera, eraikina urtarrilaren 7an botatzen hasiko dira.

Guztira 49 etxebizitza jarri dira salgai, horietako 21 salneurri tasatuarekin eta beste 28ak merkatuko prezioan. Bibai Inmobiliariak informatu du “dagoeneko etxebizitza libreen ia erdia salduta dagoela, eta 21 tasatuen zozketa datorren urteko hasieran izango omen da. Honetarako Etxebiden eman behar da izena”.

Mondraberriren oharra: Hasieran adierazi dugu 28 etxebizitza egitekoak zirela, baina datu okerra zen, guztira 49 etxebizitza egitekoak baitira. Goiko testuan datua zuzenduta dago. Barka nahasmena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen