Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, ostegunetik igandera 25 positibo berri atzeman dira Arrasaten, eta tasa 326,06ra igo da. Ostegunean 8 positibo atzeman ziren, beste 8 ostiralean, 8 larunbatean eta 1 igandean.
Debagoienako beste udalerriei dagokienez, Antzuolan 17 positibo (2156,95) aurkitu dira, 6 gehiago Aretxabaletan (268,36), beste 21 Bergaran (472,20), 1 Elgetan (353,67) eta 8 Oñatin (209,28). Eskoriatzan (170,61), Leintz Gatzagan (0) eta Aramaion (0) ez da positiborik aurkitu azken 4 egunetan.
Hurrengo buletina ostegunean publikatuko da.
Jarrai daixela Covidan festie. Ta parranderuak Santamasak antolatzen.
Markel Olano ze parrandatan kutsatu zen?
udala da parranderua? zure burua zigortzen, ereño? ene…hau barrixa da! jajajaja! hartu behar dien neurrixak hartuko diela seguru nau!